top of page

 ALBERTO LETAMENDI        Pintura / Eskultura

Ordizian jaio zen eta, egun, Tolosan bizi da. Pintura-lanetan bai eskultura-lanetan hainbat teknika erabiltzen ditu; hala ere, material naturalak (esaterako, burdinaren hautsa, harria, zura eta pigmentu naturalak) lehenesten dituela igartzen da. Bere ekoizpen artistiko eklektikoaren ardatz nagusia, alde batetik, aniztasun kulturalarekiko interes handia da, hau da, aniztasun horretako adierazpen, istorio eta horrek guztiak dakarren aberastasunarekiko duen interesa; bestetik, ordea, bere obran horiek guztiak modu hierarkizatuan egoteak sortzen duen gatazka eta berdintasunik eza islatu du, baita horregatik guztiagatik ingurumenak eta pertsonek pairatzen dituzten ondorioak, gizakiaren izaera morala, indibidualtasuna, bakardadea edo talde-gaitasuna ere. Gaur egun, «LOTURAK vs. LOKARRIAK» seriean lanean ari da Alberto Letamendi. Alderdi piktorikoan, Asiako eta Ozeaniako hainbat kulturetako tatuajeen esanahiarekiko eta zentzu espiritualarekiko jakin-mina islatu du. Obra eskultorikoa, aldiz, alienazioan, absurdoan, bakardadean edo belaunaldien arteko gatazkan dago inspiratuta

© 2013 by Alberto Letamendi. All rights reserved.    Música: Pello Ramírez

bottom of page