top of page

 ALBERTO LETAMENDI        Pintura / Eskultura

ELKARRI BEGIRA

 

Edozein motatako biolentzia pairatzea oso larria da, oinarri-oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Biolentziaz jokatzen duena da horren erantzule. Baina biolentzia mota guztietatik bat gailentzen bada eta, gainera, behin eta berriz modu zehatz batean gertatzen bada, sendatu beharreko sustrai sakon batzuk dituen testuinguru bat ere ikusarazten dute biktimak eta biktimarioak. Ez da erraza prozesu bati ekin eta egiazko gizarte-adostasun bat lortzea. Elkarri begiratu, elkar aitortu, harreman horretako alde batean edo bestean jarri, edo bietan. Elkarbizitza nahi dugu, ezinbestekoa, eta prozesu hau beharrezkoa dugu biolentzia gure eta ondorengo belaunaldien bizitzetatik desagertuko bada Datorren tokitik datorrela, pairatzen duenak pairatzen duela.

 

Hauxe da “ELKARRI BEGIRA” eskultura honen helburua, kaltetuta iristen garen topagune moduko bat, baina, aldi berean, aukera ematen duena gizarte hau osatzen dugun guztiok elkarbizitza berri bat eraikitzeko, elkarbizitza sendatua eta inolako biolentziarik gabea.

bottom of page